La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Gure Auzuneren etxean berdindu zuen asteburuan (27-27) eta puntu polita lortu zuen Euskal Ligaren amaieran sailkapenean ahalik eta gorago egoteko asmoari begira. Gasteizen lortutako puntuari esker, aurrean dituen taldeetatik gertu jarraitzen dute hondarribiarrek, eta partida bat gehiago falta zaie jokatzeko, joan den asteburuan Escolapiosen aurka jokatu behar zutena.
Sailkapena
- 7. Usurbil. 21 puntu. (partida bat gutxiago)
- 8. Corazonistas. 19 puntu.
- 9. Escolapios. 19 puntu.
- 10. Gure Auzune. 16 puntu.
- 11. Urduliz. 16 puntu.
- 12. La Bacaladera. 14 puntu. (partida bat gutxiago)
- 13. Indupime Basauri. 5 puntu.
- 14. Trapagaran. 3 puntu.