
Atzo aurkeztu zuten egitasmoa
Irungo artistak udalerriko komertzioekin harremanetan jartzeko sortu dute udalak, Irun Factoryk eta hiriko dendek Irun Lab egitasmoa. Elkarlan horren arabera, komertzioek sormen beharrak dituztenean joko dute herriko artistengana, “produktu eta zerbitzu hobeak emateko”, esan zuen atzoko aurkezpenean Miguel Angel Paez Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.
Dendariek bakarrik ez. Hiriko sortzaileentzako ekimen onuragarria izango dela iragarri zuen Belen Sierra Kultura ordezkariak: “Leiho bat zabaldu zaie bertako artistei esperientzia profesionala handitzeko, ideiak eta egitasmoak garatzeko, eta elkarlanean aritzeko. Horreka, gainera, Irun Factory edukiz betetzen joango gara”.