Brokante eta bilduma azokak egingo dituzte igandean
Igandean, hilaren 10ean, brokante eta bilduma azokak egingo dituzte Minatera kalean, kirol kaiaren ondoan. 10:00etan irekiko dute eta eguerdira arte bisitatu daitezke. Hileroko lehen bi igandeetan elkartzen dira bildumazaleak Hondartza auzoan. Hirugarren eta laugarren igandeeetan arte azoka egiten dute.