Gari Argote: «Kontziente gara lehia zaila dela eta asko borrokatu beharko dugula»

Lider jarri da Ohorezko Erregional Mailako Oiartzun, pasa den asteburuan Hernani liderrari 3-0 irabazita. Gari Argote (Oiartzun, 1977) entrenatzailea pozik dago lortutakoarekin, eta nabarmendu du taldeak borrokan jarraituko duela taularen goiko postuetan jarraitzeko. Bihar, HITZAren papereko edizioan, entrenatzaileari egindako elkarrizketa argitaratuko dugu. Hona emanda dizkigun erantzunetako batzuk:
  • “Kontziente gara lehia zaila dela eta asko borrokatu beharko dugula”.
  • “Denboraldia hasi zenean, lehenengo helburua zen maila mantentzea”.
  • “Lider jartzea sekulako gauza polita izan da denentzat”.
  • “Aste Santuak markatuko du hor jarraituko dugun edo pixka bat beherago geldituko garen”.
  • “Oso liga lehiakorra da eta kosta egingo zaigula badakigu, baina dagoeneko hor egonda, argi dugu bukaerara arte borrokatuko dugula”.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.