Txingudi Anti Sexistako kideak, agerraldian
Martxoaren 8aren harira Txingudi Anti Sexistak (TAS) emakumeen egoeraren gaineko irakurketa egin du, eta Emakumeen Egunaren harira antolatu dituenak jakinarazi ditu. Irakurketan, elkarrekintzaren ideia nabarmendu dute: “Elkarlanak indartu egiten gaitu. Elkarrekin indartsuagoak gara. Elkarrekin mundua alda dezakegu”. Hala. TASen barruan askotariko eragileak daudela nabarmendu, eta helburu berberaren alde lanean daudela zehaztu dute, “denok herri feminista bat nahi dugu, pertsona guztiak berdintasunean bizi ahalko diren herria”.
Egitarauari dagokionez (behean dago), Iruni “ekarpen txiki bat” egin nahi izan diotela adierazi du TASek, “baina sinetsita gaude, hondar ale txiki guztiek parekidetasunaren hondartza ekarriko digutela azkenean”.
Egitaraua
Gaur (ostirala, Martxoak 8)
- 19:30ean, San Juan plazatik Lakaxitara, manifestazioa. Lakaxitan ondoren jaialdia egingo dute.
Hilak 18 (Astelehena)
- 19:30ean, LABen eta Bilgune Feministaren mahai-ingurua Lakaxitan, Le combat continue. Gora emakume langileon borroka!
Hilak 21 (osteguna)
- 19:30etik 20:00etara, Kabigorrin, Gazte Zurrunbiloak ipuin kontaketa antolatu du, Ogitarteko batzuen historia. Analisia ere egingo dute.
Hilak 22 (ostirala)
- 19:00etan, Hazian, Irungo Bilgune Feministak, Antxeta Irratiak eta Angula Berriak emakume eta feministek hedabideetan duten papera aztertuko dute mahai-inguruan.
Hilak 27 (asteazkena)
- 19:30ean, Lakaxitan, Marikarmenismoaren Goxogunea.