Flauta, akordeoi, biolin eta saxofoi ikasleak arituko dira aste honetan, hilaren 4tik Hondarribiko Musika Eskolako ikasleak ematen ari diren audizioetan. Saio guztiak udaletxeko areto nagusian dira, 18:30ean hasita. Guztira 275 ikasle izango dira audizioetan parte hartuko dutenak, arlo desberdinetan: pianoa, biolina, gitarra, flauta, saxofoia, tronpeta, tronboia, trikitixa eta akordeoia.
Aste honetako ostirala berezia izango da, saio bikoitzarekin. Saxofoi ikasleen erakustaldiaren ondoren, helduen topaketa izango da, 20:00etan. Datorren astean bukatuko dira audizioak, asteartean.
Musika Eskolako ikasleen aste honetako audizioak
- Martxoak 11: Flauta ikasleak.
- Martxoak 12: Flauta ikasleak.
- Martxoak 13: Akordeoi ikasleak.
- Martxoak 14: Biolin ikasleak.
- Martxoak 15: Saxofoi ikasleak. Ondoren, helduen topaketa.