'Mugarri' liburuak eta 'Oiartzun' urtekariak, sarean

Udalak jakinarazi du, kultur ondarea digitalizatu duela, Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarlanari esker, eta “sarean herritar gutzien erabilerarako egon dadin”. 1994tik 2011ra arte argitaratutako Mugarri liburuak daude sarean, batetik. Eta 1956tik 2011ra arteko Oiartzun urtekariak, bestetik. Horrez gain, On Manuel Lekuona zenaren zenbait lan ere digitalizatu dituzte: Del Oyarzun antiguo, esaterako. Baita udalaren beste zenbait “dokumentu historiko ere”: 1755eko uddal ordenantzak, adibidez. Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik atarian kontsulta daiteke material hori guztia, Mugarri edo Xanistebanak hitza bilatuta. Egutegian, gainera, urtea aukera dezakete erabiltzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.