Burrunbada egingo dute 20an, 'Parot doktrina' derogatzeko eskatzeko

Datorren asteazkenean, hilaren 20an, Ines del Rioren kasua berriro aztertuko dute Estrasbrugoko Giza Eskubideen Auzitegian. Europan oiartzuarrak ere entzun ditzaten, burrunbada antolatu dute: 20:00etan, elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte auzo guztietan. Horietan, “197/2006 doktrina derogatzeko, salbuespen neurriekin bukatzeko, kondena luzapenak bertan behera uzteko eta bizi arteko espetxe zigorrik ez ezartzeko” eskatuko dute, berriro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.