Jantziak biltzeko kanpaina martxan jarri dute Hendaian

Jantziak biltzeko hainbat puntu prestatu dituzte Hendaian. Hendaiako Herriko Etxeak eta Bil ta Garbi sindikatuak bultzatutako Jantzi gehiegi… Pentsa bereizteari! kanpainaren barruan sartzen den jantzi bilketa hilaren 18ra bitarte egongo da martxan. Jantzien barruan, oinetakoak, zakuak, etxeko oihalak… sartzen dira. Poltsa itxietan sartzeko eskatu dute, “hezetasunetik babesteko”. Honako puntu hauetan utz daitezke jantziak: -Industria karrika, 4 – Moby Docks dendaren ondoan. – Hostailbideak – Carrefour Market supermerkatuaren ondoan. – Autoportuko karrika – Bereizte gunean. – Laranjondo karrika – Bereizte gunean. – Orio karrika – Bereizte gunean. – Tunelgo karrika – Bereizte gunean. – Irandatz karrika – Intermarché supermerkatuaren ondoan. – Hondakindegia – Txakamartegiko bidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.