Blog berria, Twitter kontua eta liburu elektronikoak irakurtzeko gailua, Lezoko liburutegian

Lezoko Udal Liburutegiak jakinarazi duenez, blog berria dauka: “Bertan, liburutegian egiten diren jarduerek dute oihartzuna, baita eskaintzen diren zerbitzuek, iristen diren nobedadeek eta bestelako kontuek ere”. Bertako kideek zehaztu dutenez, bloga elebiduna da, “eta liburutegiak udalaren web orri ofizialean daukan atalaren osagarri da.” Halaber, liburutegiak Twitter-eko kontu berria dauka: @liburutegiaLezo. Liburu elektronikoak irakurtzeko gailuak Bestalde, orain dela gutxi liburutegiak liburu elektronikoen irakurgailuak eskuratu dituela jakinarazi dute. Oraingoz Libbuk markako lau gailuak direla zehaztu dute, “baina bakoitzak ehunka liburu elektroniko dituela bere baitan: euskarazkoak, gaztelaniazkoak, ingelesezkoak eta frantsesezkoak”. Guztiak dira egile eskubiderik gabekoak. Irakurgailuak maileguan eraman daitezke dagoeneko, “paperezko liburu eta gainerako materialak bezala, baina epe luzeagorako: hiru astetarako, hain zuzen ere”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.