Donibaneko alkateordeak etxean jasan duen erasoa salatu du Pasaiako Bilduk

Pasaiako Bilduk, Donibaneko alkateordea den Oihane Oronozek bere etxean jasan duen erasoa salatu du: “Oraindik gertaera argitu gabe badago ere, zantzu guztien arabera Pasaiako Udalak aste honetan Donibanen atez atekoa ezartzeko erabakiarekin lotzen dugu erasoa. Dei berezia egin nahi diegu hondakinen kudeaketa konfrontazio politikorako erabiltzen duten eragile eta alderdiei, hausnarketa bat egin dezaten, estrategia horrek gure herriko elkarbizitza gaiztotu ez dezan. Beste behin ere, zero zabor bidean hartutako erabakian berresten gara, Pasaitarrok ondo egitera goazela argi dugulako”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.