Eusko Ekintza alderdi politikoa aurkeztuko dute, etzi, Antxon

Eusko Ekintzako kideak, abenduaren 22an, Altsasuko aurkezpenean

Eusko Ekintzako kideak, abenduaren 22an, Altsasuko aurkezpenean

Eusko Ekintza alderdi politikoaren berri jakin nahi duenak horretarako aukera etzi (osteguna) izango du Antxoko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Bertan, Eusko Lurra fundazioak landutako bideoa ikusteko aukera izango da lehenik, eta ondoren, Antxon Gomezek hizketaldia emango du. Galderak egiteko aukera ere izango dute bertara joango direnek. Joan den abenduaren 22an aurkeztu zuten alderdia, Altsasun. Hala, alderdiaren webgunean agertzen denez, berriki onartu dute alderdi politikoen erregistroan. Alderdi sozialista eta independentista da Eusko Ekintza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.