Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Iritsi da hain borrokatutako garaipena. Urtarrilaren 12tik irabaztea zer den ahaztua zuen Ohorezko Mailako futbola taldeak, baina larunbatean Ondarroan hiru puntuak lortu zituzten berdeek eta Tolosaren berdinketak lagundu die zazpigarren postuan sendotzeko. Eskubaloiko La Bacaladerak ere irabazi zuen, baina hori dagoeneko ez da albiste, jokatutako azken lau partidetan hiru garaipen eta berdinketa bat lortu baititu. Jardunaldia hasi aurretik hamabigarren postuan zeuden eta, partida guztiak amaituta, Urduliz aurreratu dute. Corazonistasekin atzeratuta duten partida irabaziz gero bederatzigarren jarriko litzateke taldea eta zazpigarren postua partida bakarrera izango luke. Gogoratu behar da lehen itzuliaren amaieran jaitsiera postuetatik oso gertu zeudela hondarribiarrak. Eta saskibaloian Hondarribia-Irunen atseden izan du. Bere aurkariek galdu dute eta azken bi jardunaldietan erabakiko da heldu dein urtean bigarren mailan zein taldek jokatuko duen. Conquerok eta Hondarribiak 23 puntu dituzte eta Bembibrek 22. Hondarribiko taldeak garaipen bat beharko luke mailari eusteko, edo Bembibrek biak galtzea. Badaezpada, larunbatean Iruñean Obenasari irabaztea komeni zaie hondarribiarrei, azken jardunaldia lider Rivase kontra jokatuko baitute.

FUTBOLA

Erregional Ohorezko Maila
  • Aurrera-Hondarribia  1-2
Lehen Erregionala. Igoera fasea
  • Deustu Donostia-Hondarribia B  3-0
Gazteen Ohorezko Maila
  • Allerru-Hondarribia  1-4
Gazteen Lehen Maila. Kopa
  • Hondarribia B-Behobia B  3-0
Kadeteen Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Allerru  3-2
Haurren Ohorezko Maila. Txapeldunen fasea
  • Anaitasuna-Hondarribia  6-0
Haur Txikien Kopa
  • Hondarribia B-Sanse  5-1
Alebinen Maila. Kopa
  • Internacional-Hondarribia  0-6
Alebinen Maila. 2. urtea
  • Ez da jardunaldirik egon

SASKIBALOIA

Emakumeen Liga
  • Hondarribia-Irunek atseden izan du.
Gazteen Errendimendu Maila
  • Atletico San Sebastian-Hondarribia Easo  57-21
Kadeteen Errendimendu Maila
  • Askatuak-Carnicas San Marcial  47-32
Haurren Errendimendu Maila
  • Arri BKL A-Hondarribia Irun (emaitzaren zain)
Haur Txikien Maila
  • Bera Bera Peñaflorida-Hondarribia Irun  30-25
Alebinen Maila
  • Atletico SS Saskiaxular-Hondarribia Irun  11-48

ESKUBALOIA

Euskal Liga
  • Trapagaran-La Bacaladera Hondarribia  23-32
Gazteen Maila. Federazio Txapelketa
  • Usurbil-La Bacaladera Hondarribia  32-18
Kadeteen Maila. Foru Aldundiko Txapelketa
  • La Bacaladera Hondarribia-Aloña Mendi  (emaitzaren zain)

XAKEA

Lurraldeko Preferente Maila
  • Easo B-Hondarribia Marlaxka A  3-1
Lurraldeko Lehen Maila
  • Iriondo B-Hondarribia Marlaxka B  1,5-2,5
Lurraldeko Bigarren Maila. Jaitsiera fasea
  • Hondarribia Marlaxka C-Billabona B  2,5-1,5
Lurraldeko Hirugarren Maila. Igoera fasea
  • Hondarribia Marlaxka D-Goierri  2,5-1,5
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.