Luz de Putas taldeak bost kontzertu emango ditu Japonian
admin
Oarsoaldea
Luz de putas taldea, Psilocybeneako lokalean entseatzen
Luz de Putas Hondarribiko ska taldeak bost kontzertu emango ditu Japonian, hilaren 29tik apirilaren 6ra bitartean. Niigata, Ishikawa, Aichi eta Tokyo hirietan joko dute hondarribiarrek, hiriburuan bitan. Iaz Pink Light District diskoa kaleratu zuten Psilocybe elkartearen Psilocybina disketxearekin eta oso harrera ona izan zuen. Hala, Okzitanian bira bat egin zuten, Bordele inguruan, eta beste bat Bretainian. Bideoklipa ere grabatu zuten, Herri 1, gaztetxe 1 abestiarekin. Diskoa Interneten jarri zuten, edozeinek doan jaisteko moduan.
Japoniako birako kartela
2012an ere Fermin Muguruza musikariarekin kolaborazio bat egin zuten; Bilboko Hau Pittu Hau! konpartsaren 25. urteurreneko abestia grabatu zuten irundarrarekin. Urtea biribiltzeko 100. kontzertua eman zuten herriko festetan, gonbidatu bereziekin: Iñigo (The Sparteens), Ze Esatek! taldeko kideak, Patxuko (Esne Beltza)…
Aurretik eta ondoren ere
Japoniara joan aurretik bi kontzertu emango ditu Luz de Putasek, aste honetan: Etxabarri-Urtupiña (Araba) herriko festetan (hilak 22, ostirala) eta Gasteizko Gaztetxean (23, larunbata). Asiatik bueltan ere ez dute atseden hartzeko asmorik eta dagoneneko bi emanaldi hitzartu dituzte: apirilaren 20an Oiartzungo Kataxulo Gaztetxian eta 27an Arrasaten.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.