Hitzaldi zikloa antolatu du Orreaga Iritzi Taldeak

Joseba Ariznabarreta

Joseba Ariznabarreta

Independentzia da demokraziaren abiapuntua leloarekin hitzaldi zikloa antolatu du Orreaga Iritzi Taldeak. Ekimen horren barruko lehen solasaldia bihar (hilak 20, asteazkena) egingo dute, 19:45ean, Trintxerpeko alkateordetzan. Bertan, Joseba Ariznabarretak zikloa kokatuko du, horren izenburu berberarekin emango baitu hitzaldia. Orreagaren arabera, “gure ustez iruzur berri bat den erabakitzeko eskubideak gizartean duen pisuagatik” antolatu dute zikloa. Biharkoaz gain, bestelako solasaldiak egingo dituzte. Hala, taldetik jakinarazi dute hezkuntza sistemaren gainean, edo Munich-eko akordioari buruz gogoeta egiteko baliatuko dutela hizketaldi sorta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.