Larunbatean sutan jarriko dute Psilocybenea

Muy Fellini

Muy Fellini taldeko kideak

Bartzelonako Oso bandak joko du hilaren larunbatean Psilocybenean, Bidasoa Burning Jaialdiaren seigarren ekitaldiko bigarren saioan; lehena otsailaren 20an egin zuten Irungo Tunk aretoan. Aurten folk rock kutsua izango du Bidasoa Burning Jaialdiak. Oso katalanekin batera bi talde nafar igoko dira Psilocybeneako taulara: Muy Fellini, Iruñeatik, eta Joseba B. Lenoir beratarra (Sexty Sexers, Sumision City Blues), otsaileko saioan ere izan zena. Sarrera prezio merkean jarriko dute, 5 euroan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.