Larunbatean aurkeztuko dute Elkar Hazi taldea Oiartzunen

Larunbatean, 18:30ean, aurkezpen antzerkia antolatu du Elkar Hazik, taldea bera, helburuak eta ekitaldiak aurkezteko. Udaletxeko areto nagusian izango da aurkezpena, Korrikaren egitarauaren barruan. Elkar Haziko kideek hainbat ekimen antolatu nahi dituzte, pertsonei erremintak eskaintzeko ondo egon daitezen, «baliabide propioekin eta modu iraunkorrean», Alvarezek zehaztu duenez. Ez diete errezeta magikorik emango, baina antolatzen dituzten tailer, hitzaldi edo dena delakoekin laguntzen ahaleginduko dira. Informazio gehiago, hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.