Uraren Egunean, igerilekuetarako sarrera doan izango da

Etzi, Uraren Mundu Eguna izango da, eta aitzakia horrekin Fanderia nahiz Galtzarabordako igerilekuetarako eta Fanderiako hidromasaje gunerako sarrera doakoa izango da. Erabiltzeko baldintza bakarrak 18 urtetik gora izatea eta gonbidapena lortzea da. Horretarako, Galtzaraborda edo Fanderiako kiroldegietako harreratik pasatu daiteke edo Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren webgunetik deskargatu. Harpidedun ez direnek ere doan sartzeko aukera izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.