Kabia proiektuaren gastuak landuko dituzte gaurko plenoan

Aste Santua dela eta, gaurko egunera aurreratu dute martxoko udalbatzarra Errenteria-Oreretan. 18:30ean hasiko da. Gehienbat tramiteak izango dituzte mahai gainean zinegotziek, baina puntuetako batean, zazpigarrenean, Kabia proiektuak eragindako gastuei buruz PSE-EEk egindako galderei erantzuna emango diete. Otsaileko osoko bilkurako akta onartu eta ebazpenak jakinarazi ostean, gainontzeko puntuak honakoak izango dira: hirugarrena, 2012ko aurrekontuen likidazioaren berri ematea; laugarrenean, udalak 2012ko abenduaren 31n eman zituen Ondasun eta Eskubideen Inbentarioaren zuzenketa onartzea; eta bosgarrenean, Jesusen Bihotza Adinekoen Egoitzako lanpostu zerrenda onartzea; seigarrenean, udaletxeko lanpostu bati atxikitutako berariazko osagarria aldatzea. Azkenik, galdera eta eskarien atalari tarte bat egingo diote.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.