Asteburuan, bi kontzertu Trintxerpeko Mogambon

Ostiralerako eta larunbaterako bi kontzertu antolatu dituzte Trintxerpeko Mogambo aretoan (Azkuene kalea, 17). Hala, etzidamu (ostirala), 21:00etatik aurrera, Remember These Eyes (Valladolid, post-hardcore), Volans (Bartzelona, post-rock), Aenna (Castello, esperimentala) eta Chase The Mayhem (Donostia, metal esperimentala) taldeek joko dute. Larunbateko kontzertuan beste hiru talde izango dira Mogambon, 21:00etatik aurrera ere. Horietako bi, gainera, etxekoak dira. Input (Trintxerpe, rock sinfonikoa), Declive (Trintxerpe, punk-rock) eta The Labrats Bugband (Suitza, rap-corea) bandek joko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.