Hondotik Ondora jardunaldien barruan, Pasaiako badian bisita gidatuak

Hondotik Ondora itsas ondarearen gaineko jardunaldiak egiten ari dira Pasaian, hilaren 25era arte. Horien barruan, Pasaiako badia zentzu zabalenean —industria ondarea, tokiak, ohiturak…— ezagutzeko ontzian egiteko bisita gidatuak antolatu dituzte etzirako (osteguna, gazteleraz) eta etzidamurako (ostirala, euskaraz). Goizean abiatuko dira bisita horiek, 11:00etatik aurrera. Bertan izateko aldez aurretik izena eman behar da. Hori egiteko bideak honakoak dira:
  • Telefonoz: 943 00 43 30 zenbakira deitu behar da (Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailekoa da).
  • Posta elektronikoz: pasaiakobadia[a bildua]ereiten.com helbidera eskaera bidali.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.