Kantu erakustaldia egin du Trintxerpeko Illunbe abesbatzak Azkoitian

Trintxerpeko Illunbe abesbatza Azkoitian abesten

Trintxerpeko Illunbe abesbatza Azkoitian abesten

Martxoaren 23an kontzertua eman zuen Trintxerpeko Illunbe abesbatzak Azkoitiko elizan. Pasaia Musikalek jakinarazi du aparteko kontzertua izan zela “oso ona”, eta gainera, Azkoitian trintxerpetarrek izan zuten harrera “ezin hobea” izan zela. Horregatik, bertako koruko kideei —Azkoitiko Iraurgi abesbatzarekin batera eman zuten kontzertua— eskerrak eman dizkiete, eta jakinarazi dute aurten azkoitiarrak Trintxerpen izango direla elkartrukean kontzertua ematen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.