Gernika-Lumoko hilerrian Pasaiako eta Errenteriako gudarien hezurrak daude

Gernikan memoria historikoaren alde lan egiten duen Lobak gazte taldeak jakinarazi du Gernika-Lumoko (Bizkaia) hilerrian 1936ko gerran parte hartu zuten gudarien hezurrak daudela, horien artean Pasaiako eta Errenteria-Oreretako gudarienak. Hala, bertan, hezurrak norenak diren badakite, eta zerrenda batean jarri dituzte. Lobak-en arabera, “zerrenda hartan agertzen diren hildakoen senide gehienek ez dakite hezurrak Gernika-Lumoko hilerrian egon direla, eta oraindik bertan egon daitezkeela haietako batzuk”. Hortaz, zerrendaren berri emateko eskatu dute. Honakoak dira Errenteria-Oreretako eta Pasaiako gudari horien izenak: PASAIAKOAK
  • J. Alzua.
  • L. Basurto.
  • J. Elberdin.
  • J. Oiarbide.
  • F. Prieto.
  • P. Segurola.
ERRENTERIA-ORERETAKOA
  • F. San Vicente
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.