Giriziaren hurrengo irteera, oinez edo bizikletaz egin ahal izango da

Giriziak irteera antolatu du hilaren 21erako (igandea). Urigoititik Sarriara (Bizkaia) izango da ibilbidea, eta parte hartu nahi dutenek, bi aukera izango dituzte: oinez egitea, edo bizikletaz. Egun horretan, 07:00etan aterako dira izena ematen duten kirolariak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Oiartzundik Urigoitiko aparkalekura autobusez joango dira. Oinez ibili nahi dutenek, Urigoiti-Itxina (Atxulaurko begitik)-Arrabako zelaiak-Sarria ibilbidea egingo dute. Zazpi ordu edo zazpi ordu eta erdi ingurukoa izango da, atsedenak barne. Ibilaldia bizikletaz egitea aukeratzen dutenek, bide ezberdina egingo dute: Urigoiti-Pagomakurre-Gorbea gailurra eta Sarria (21 kilometro, guztira). Apuntatu nahi dutenek, hiru aukera dituzte: Amazkar tabernara joatea, Garmendi txokolategira hurbiltzea, edo sarean izena ematea. Irteerak 20 euro balio du, eta izena ematerakoan beharrezkoa da 10 euro aurreratzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.