Juan Jose Garayren azken margolanak erakutsiko ditu Otzaski galeriak astelehenetik

Garay

Donostiako paisaia bat, Garayk egindakoa

Damarri kaleko 2. zenbakian dagoen Otzaski galeriak (Zumardia parean), Juan Jose Garay artista donostiarraren azken margolanak erakutsiko ditu hilaren 8tik 21era. Lientzo gaineko olioak dira, paisaiak eta hiri paisaiak irudikatzen dituztenak, gehienbat. Otzaskik egunero irekitzen du, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara eta jaiegunetan goiz eta arratsaldez, 11:00etatk 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.