Kataxulo Bertso Txapelketa antolatu dute, gaztetxeko kideek

Duela urte batzuk egiten zena berreskuratuz, Kataxulo gaztetxeko kide berriek Kataxulo Bertso Txapelketa antolatu dute berriro. Etzi hasiko da, Ikasle Gauaren egitarauaren barruan. Bi kanporaketa egingo dituzte, bi larunbatetan, Kataxulon bertan. Hilaren 19an (ostirala), berriz, finala jokatuko dute. Hauek izango dira saioak: Etzidamu, hilak 6, larunbata
  • 19:00etan. Bertsolariak: Amaia Elizagoien, Amaia Iturriotz, Hodei Iruretagoiena, Jon Iragorri, Oier Aizpurua, Txaber Ormazabal eta Yoar Tainta.
Hilaren 13a, larunbata
  • 19:00etan. Bertsolariak: Gema Urteaga, Haritz Mujika, Iñaki Aleman, Maialen Akizu, Manu Goenaga eta Mikel Artola.
Hilaren 19a, ostirala
  • 19:00etan. Finala. Kanporaketetan aurrera egin duten bertsolariak lehiatuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.