Idoia Beratarbidek erakusketa jarri du Legazpin

Legazpiko Juan Cruz ileapaindegian erakusketa jarri du Idoia Beratarbide artista oiartzuarrak. Koadro horietan ilea da protagonista. Pintura eta ilustrazioak baliatuta egindako margolanak dira. Koadro horiek, Memoria zulatua bildumakoak dira. Bilduma horretan, bere aurrekoen bizitza izan du abiapuntu Beratarbidek, “norberaren memoria aurreko belaunaldiekin sortzen baita”. Haien aztarnak, oihartzunak, bizipenen markak arakatu ditu orainaren begiekin, “eta sortzen ditugun esperientzia berrietan”, aurrekoen bizipenen itzalak islatu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.