Greba gehiago iragarri dituzte Irungo IATean

Langileek salatu dute ez dela lan itun berriaren gaineko aurrerapausorik egon, eta “laster jakinaraziko diren egunetan” greba gehiago egingo dutela
Martxoaren 25ean egin zuten negoziazio bilera TUV Rheinland Iberica konpainiako zuzendaritzak eta langile batzordeak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, baina ez zuten adostasunik lortu. Langile batzordearen arabera, zuzendaritza ez dago prest gaur lehengo lan hitzarmenak biltzen zituen lan baldintzei eusteko. 2011ko abenduaren 31n iraungi zen lehengo lan ituna. Otsailean 56 greba egun iragarri zituzten langileek, eta dagoeneko zortzi egin dituzte. Aurrerantzean ere gehiago egingo dituztela jakinarazi dute, eta protestan jarraituko dutela orain arteko baldintzei eustea lortu arte. Urnietako eta Irungo IATetako langileek aitortu dute jabetzen direla bezeroei eragindako arazoez, eta euren egoera “ulertzeko” eskatu diete, eta euren jarrera “babesteko”. Nolanahi ere, azaldu dute astelehenetik aurrera normaltasunez ariko direla lanean, hurrengo greba egunen datak zehaztu arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.