Ikasleen iraultzara deitu dute gaurko, Oiartzunen

Oiartzungo Ikasle Abertzaleek, gazteei gaurko Ikasle Gauera animatzeko eta parte hartzeko deia egin diete. Borrokara lotzeko deia zabaldu nahi dute: “Iraultza gaur eta orain eman behar da! Ez dezagun itxaron. Utopiaren bidean, ikasleok iraultza!”. Beraientzat espreski prestatutako Ikasle Gaua egingo dute gaur Kataxulo Gaztetxian. Antolatzaileen helburua, “ikasle guztiak bildu eta jai giroan konfiantza sortzea da”. Hauxe da egitaraua:
  • 19:00etan. Bertso saioa (Kataxulo Bertso Txapelketaren lehen kanporaketa).
  • 21:00etan. Afaria. Bederatzi euro balio dute txartelek. Amazkar eta Makutxo tabernetan eros daitezke.
  • Ondoren. Kontzertuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.