Indusketa arkeologikoa egingo dute udan, Haize-Gain egoitzan

Oiartzungo Haize-Gain egoitzan bizi direnek, indusketa arkeologikoa egiteko aukera izango dute udan. Caixaren babesarekin, bertako metalurgia multzoan lan egin ahal izango dute, adituekin batera. Zehazten enpresak, hainbat haizeola atzeman zituen duela denbora bat bertan. Hala, bertako komunitateko kideei, indusketa arkeologikoan parte hartzea proposatu zien. Modu horretan, indusketa arkeologikoa bateratuko dute, tratamenduko gainontzeko jarduerekin. Zehazteneko bi arkeologo eta Agipad elkarteko ikuskatzaile bat izango dituzte lagun Haize-Gainen dauden pertsonek. Maiatzetik uztailera iraungo du indusketak, baina antolatzaileek aurreratu dutenez, baliteke lan horiek udazkenera arte luzatzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.