Bateletan, Oarsoaldeko ontziak onenak

Hibaikako arraunlariak, Mutrikun

Hibaikako arraunlariak, Mutrikun

Atzo bukatu zen Mutrikun Gipuzkoako Batel Liga. Urte hasieratik lehian izan diren zazpi kategorietatik hirutan irabazi dute Oarsoaldeko batelek: mutilen Haur Mailan San Pedrok, nesken Gazte Mailan Hibaikak, eta nesken Senior Mailan San Juanek. Gainera, maila guztietan izan dira podiumean Oarsoaldeko beste batelak, hala, Hibaikak kategoria guztietako hiru onenen artean beti sartu du ontziren bat (lau bigarren postu lortu dituzte oreretarrek eta hirugarren bat), San Pedrok bigarren postu bat lortu du (gizonen Senior Mailan azken bi estropadetan galdu zuten lehena), San Juanek bezala (mutilen Gazte Mailan). Hortaz, eskualdeko harrbiko arraunak oso osasun ona duela erakutsi dute ligan izan diren ehunka arraunlariek. Gipuzkoako Liga bukatuta, herriladeko txapelketaren txanda iritsi da. Horren barruko lehiak larunbatean eta igandean jokatuko dituzte San Pedron. Euskadiko Txapelketa, berriz, hilaren 20 eta 21an egingo dute Legution (Araba). Ondoren iritsiko dira Espainiako Txapelketa, eta trainerillak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.