Beira Taldeak eta Izaskun Bernedok irabazi dute Bertsomovieda

Epaiamahaiak jakinarazi du bere erabakia: 9 hilabete da aurtengo Bertsomoviedako lanik onena. Beira Taldeak (Jon Martin, Igor Arruabarrena), Izaskun Bernedok, Eñaut eta Beñat Gantxegik egindako lanak 1.000 euroko saria jasoko du. Bertsorik onenak dituen Bertsomovie-aren saria ere jaso du, 250 euro. Oiartzungo Ander Lizarraldek eta Lohitzune Sistiagak egindako Bakardadean ezkutaturik lanak, berriz, aipamen berezia jaso du, eta 350 euro. Ostiralean (hilaren 12an) banatuko dizkiete sariak irabazleei, Beasaingo Igartza jauregian, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.