Etxart ahizpek irekiko dute Kaperan a Kapela musika zikloa

Etxart ahizpak

Etxart ahizpak

Larunbat honetan, hilak 13, Kaperan a Kapela zikloari ekingo diote hamargarren urtez eta lehen emanaldia Etxart ahizpek eskainiko dute. Kontzertua Abbadia gazteluan izango da, 19:00etatik aurrera. Maylis eta Miren Etxartek pop/folk estiloko errepertorioa eskainiko dute. Mikel Markez, Patxi Saiz eta Txomin Larronde bezalako artisten kantuak interpretatuko dituzte. Mixel Tikoipe eta Guy Saldubeherek idatzitako testuak ere doinu ezagunen bidez eskainiko dituzte. Larunbateko emanaldia akustiko moduan egingo dute Etxart ahizpek. Sarrerak 7 euro balio du aldez aurretik erosiz gero (05 59 20 00 34 telefono zenbakira deituta), eta 8 euro egunean bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.