Herritarrekin atez atekoa diseinatzen hasi dira Donibanen

Pasaiako Udalak Donibanen aurten atez ate hondakinak biltzeko sistema abian jarri behar zuela esan zuenean nabarmendu zuen aurretik herritarrekin partekatuko zuela hori nola egin. Hartara, parte hartze prozesua abian jarriko zutela esan, eta atzo egin zuten lehen saioa zineman. Bertara hamarnaka sanjuandar joan zen informazioa eta formazioa jasotzera –gune historikoko eta Meipiko herritarren bilera izan zen—, eta auren iritzia emateko aukera izan zuten. Gaur bigarren saioa egingo dute bi eremu horietako herritarrekin, baina gaztelaniaz. Ondoko irudiak eta bideoa atzoko saiokoak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.