Askapenaren sarekada salatzeko manifestazioan identifikatu zituzten herritarrek deklaratu dute Madrilen

Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratu dute jada 2010an Askapena erakundearen kontrako sarekadaren kontra Hondarribian egin zen manifestazioan Ertzaintzak identifikatu zituen senar emazte hondarribiarrek. Istiluetan parte hartu zuten bi ertzainak ere pasatu dira epailearen aurrean. 12:00etan hasi da epaiketa eta bi aldeen deklarazioen ostean, hamabost minutuko atsedenaldia hartzeko eten dute epaiketa eta berriro salara itzultzeko zain daude akusatuak. Fiskalak “terrorismoa goratzea” eta “autoritatea duten ajenteei aurre egitea” leporatuta espetxe zigorra eskatzen du senar-emaztearentzat. Defentsak leporatutako karguak ukatu eta absoluzioa eskatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.