Ertzainek ukatu dute akusatuek "terrorismoa goratu" izana

Askapenaren kontrako operazioa salatzeko Hondarribian egin zen manifestazioaren ondoko istiluetan Ertzaintzak identifikatu zituen senar emaztearen kontrako epaiketa egiten ari dira Auzitegi Nazionalean. Eguerdian hasi da epaiketa eta dagoeneko bi akusatuek eta zazpi ertzainek deklaratu dute. “Terrorismoa goratzea” eta “autoritatea duten ajenteei aurre egitea” leporatzen die fiskalak akusatuei eta espetxealdia eskatzen du hondarribiarrentzat, baina deklaratu duten ertzainek onartu dutenez gertakarien atestatuan ez da azaltzen inork terrorismoa goratu zuenik. Une honetan defentsako lekukoak deklaratzen hasi dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.