Odol erauzketa saioa izango da asteartean Oiartzunen

Bi hilean behin egiten dute odol erauzketa saioa herrian: otsailean, apirilean, ekainean, abuztuan, urrian eta abenduan. Apirila izaki, saioa egingo dute, noski. Astearterako deitu dute hitzordua Odol Emaileen Elkartetik (hilaren 16rako). Ohi bezala, 18:00etatik 20:00etara (edo jendea bada, bukatu arte) izango da elkartasun keinua egiteko aukera. Elkartetik, herritarrak animatu dituzte odola ematera, eta gazteei dei berezia egin diete agertzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.