Santiagotarrak taldeak aurkezpen ofiziala egingo du gaur Amaian
Santiagotarrak Kirol Elkarteko aulki mugikorreko, pistako eta ur bizietako taldeen aurkepena egingo dute gaur Amaia Kultur Zentroan, 19:30etik aurrera. Ekitaldiaren hasieran joan den denboraldiko uneekin prestatutako ikus-entzunezko bat proiektatuko dute eta ondoren kirolari guztiak taulara igoko dira, 2012-2013ko denboraldiko argazki ofiziala egiteko.