Udan lan egiteko laguntza eskainiko du Gazte Informazio Guneak

Hendaiako Gazte Informazio Guneak laguntza eskainiko die gazteei udan lana bilatzeko. Curriculuma edo motibapen gutuna idazten lagunduko diete baita udako lan bat atzerrian bilatzen ere. Datorren asteartetik (hilaren 16a) abuztuaren 14a bitarte eskainiko dute laguntza hori. “Uda lan ttipiak egiteko garai aproposa da. Izan dadila oporretan diren langileak ordezkatu behar direlako edo turismoak edota sasoiko jarduerek sortzen duten lan gehigarriarengatik, enpresek mota guztietako langileak hartzen dituzte, merkataritzan, ostalaritzan, jatetxeetan, animazioan, turismoan, mantentze-lanetan…eskaintza zabala da GIG-en, aski da bila etortzea”, esan dute Gazte Informazio Gunetik. Hainbat bide daude Gazte Informazio Gunearekin harremanetan jartzeko. Telefonoz 05.59.20.41.41 zenbakian; posta elektronikoz bij@hendaye.com; edo bulegora hurbilduz. Portuko karrikako 15. zenbakian kokatua dago eta asteartetik larunbatera egongo da irekita; asteartetik ostiralera 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era eta larunbatetan 9:30etik 12:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.