Auto bat erre da Antxoko sarrerako biribilgunean

Sutea auto batean, AntxonIkusgarria izan zen, baina ez zen ezbehar pertsonalik izan. Atzo goizean auto batek su hartu zuen Molinaoko biribilgunean, Antxora Oarso kaletik sartzeko erabiltzen den gunean, hain zuzen. 11:15ak inguruan izan zen sutea, eta autoaren jabeak esandakoaren arabera, bidean zela kea ikusi zuen motorretik ateratzen, eta horregatik gelditu zen biribilgunean. Geldituta, baina, sua ateratzen hasi zen autoaren aurrealdetik, eta suhiltzaileek etorri behar izan zuten sutea amatatzera. Gertakariaren ondorioz trafikoa moztu behar izan zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.