GI-2134 errepidearen zati bat itxiko dute bihar zuhaitzak inausteko

Oiartzungo Arragua auzotik Irungo Katea auzora (suhiltzaileen biribilgunera) doan GI-2134 errepidea itxiko dute bihar, apirilaren 13an, bide bazterrean dauden zuhaitzak inausteko. 4,5 eta 7,0 kilometro puntuen artean egongo da itxita, 07:00etatik 18:00etara. Errepide horren ordez, Katea auzora joateko GI-636 errepidea erabili beharko da, eta Gurutze auzora joateko, berriz, GI-3632 errepidea, Arkaletik barrena. Desbideratzeak seinalatuta egongo dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.