Hondarribia, San Pedro eta San Juan, Bartzelonara

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) jakinarazi du, 2013ko San Miguel Traineru Ligako lehen estropada Bartzelonan egingo dutela. Ekainaren 16an izango da hori, eta ligako hamabi traineruen artean, nola ez, Oarso Bidasokoak izango dira, Hondarribia, San Pedro eta San Juan. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta TKEk egin duten akordioagatik egin ahal izango da traineruen lehia hori Kataluniako hiriburuan, eta erkidegoko erakundeak kirol lehia hori baliatuko du Bartzelonan turismoa sustatzeko: Euskadi Basque-Country Bandera da lehiaren izen ofiziala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.