Toka txapelketa, hilaren 21ean, Errenteria-Oreretako Sindikaton

Sindikato tabernak toka txapelketa antolatu du hilaren 21erako (igandea), 11:30etik 13:00etara. Madalen kalean egingo dute punteria lehia, tabernaren parean. Parte hartzeko hiru euro ordaindu behar dituzte hala nahi dutenek, eta lehen hiru sailkatuentzat egongo dira sariak: lehenak txuletak eta lotea irabaziko diru; bigarrenak afaria Gailur tabernan eta lotea, eta hirugarrenak untxi bat eta lotea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.