Gero arte, Pelukas

Pelukasen azken lan eguna kioskoanGamon Zumardian duen kioskoan azken lan eguna izan du gaur Juan Diego Ramos Pelukas-ek. Bertan bost urte egin ditu lanean, baina aurretik beste hamabost egin zituen, Zumardi kafetegiaren txokoan; benetako azken lan eguna biharkoa izango da Pelukasentzat, prentsa saltzen hasi zen bezala, toki berberean, bukatuko duelako, Zumardiko txokoan hain zuzen. Gaur, bezero askok azken egurra eman diote Pelukasi kioskoan, eta hark, beti bezala, irribarrearekin erantzun die. HITZA-k elkarrizketa egin zion Ramosi kioskoa utzi baino lehen. Gero arte, Pelu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.