Datorren urtean lau euskal talde ariko dira saskibaloiko Emakumeen Ligan
2013-2014 denboraldian Euskal Herriko lau ordezkari izango dira Emakumeen Ligan, Espainiako estatuko maila gorenean. Azken urteetan izan diren Hondarribia-Irun eta Iruñeako Obenasaz gain, asteburu honetan igoera lortu duten beste bi euskal talde izango dira lehian: Galdakaoko (Bizkaia) GDKO Ibaizabal eta Donostiako EHU-UPV. Hortaz, hurrengo denboraldian hiru euskal derbi jokatuko dira Hondartza kiroldegian.