Garaipena lortuta agurtu dute liga Oiartzungo neskek
Azken aurreko partida jokatu zuten Oiartzun Kirol Elkarteko neskek asteburuan. Marina Gonzalezek, Nerea Abancensek, Leire Bañosek, Anne Mugarzak eta Maider Egeak markatu zituzten golak. Kirol elkartetik adierazi dutenez, partida tramite hutsa izan zen eta Eibarri irabazitako 5-2 emaitzarekin ia bukatu dute liga emakumeek.