Argazkilaritza tailerra izango da Oarsoaldeko AEK-k antolatuta

Etxeko argazki makinari zuku gehiago ateratzeko asmoz, argazkilaritza digitalari buruzko tailerra antolatu du Oarsoaldeko AEK-k. Oiartzungo Intxixu euskaltegian hilaren 22an izango da tailerra, 18:00etatik 20:00etara, Manuel Lekuona Bibliotekan. Katiuska argazki estudioko kideek emango dute ikastarotxoa. Ikasleek ez ezik gainontzekoek ere ikastaroa egiteko aukera izango dute. Interesdunek aldez aurretik izena eman behar dute Intxixu euskaltegian edo oiartzun@aek.org helbidera idatzita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.