Hondarribiko Herritarren Foroak bilera egingo du etzi, ostegunarekin, udaletxeko bilkura aretoan 20:00etan, Energia Iraunkorrerako Ekintza Planari buruz eztabaidatzeko eta bertan jasotzen diren neurriak azaltzeko. Hondarribiko Udalak 2011ko urriaren 26an sinatru zuen Alkateen Ituna eta hurrengo urtean Energia Iraunkorra Sustatzeko Ekintza Plana abian jarri zuen. Plan horrek hiru helburu zehazten dira, 2020. urtea baino lehen gauzatu behar direnak: berotegi efektua sortzen duten gases isurpenak %20 murriztea, energia kontsumoa %20 murriztea eta energia berriztagarriak %20 sustatzea.
Alkateen Itunari buruz gehiago ezagutzeko bisitatu honako
webgunea.