Gizon bat atxilotu dute bikotekidea kolpatzea leporatuta

Ertzainek 51 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun gauean Hondarribian, bikotekidea iraindu eta kolpatzea leporatuta. Bikotearen auzokide batek egindako salaketa jaso zuten ertzainek eta bertara joan ziren. Emakumea negarrez aurkitu zuten eta gizonak modo erasokorrean erantzun zien. Gizona atxilotuta eraman zuten, jenero indarkeriaz akusatuta, emakumeak azken egunetan kolpeak eman zizkiola esan eta gero. Atzo epailearen aurrean pasatu zen. Zituen zauriez sendatu zezaten anbulantzia bat eskatu zuten poliziek, eta Bidasoaldeko Ospitalera eraman zuten emakumea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.