Igandean, Antxoko Dantzari Txiki Eguna
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak beste behin Dantzari Txiki Eguna antolatu du. Igandean (hilak 21) izango da, eta bertan, Antxoko Alkar Txikiko kideez gain, Arrasateko eta Galdakaoko (Bizkaia) dantzari gazteek parte hartuko dute. 11:00etatik aurrera kalejira egingo dute Antxotik hiru dantza taldeek, ondoren Gure Zumardian emanaldia egiteko. Bazkaldu ondoren, 16:00etatik 18:00etara, Kulkirekin dantzaldia izango da Gure Zumardian.